Udal liburutegira eramandako liburu bakoitzaren truke bi txartel jasoko dituzte eskoriatzarrek. Txartel bakoitzarekin liburu bat hartu ahalko dute apirilaren 24an plazan egingo den azokan. Liburuak apirilaren 17ra arte eraman ahal izango dira.
Testuliburuak kenduta, edozein liburu eraman daiteke, hala nola, ipuinak, eleberriak, olerkiak edo sukaldaritza liburuak.