Abiadura Handiko Trenaren eragina ikusteko ibilaldia

Iker Barandiaran 2007ko otsailaren 9a

Etzirako, domeka, mendi ibilaldia deitu dute Eskoriatzan. AHT Gelditu Elkarlanak antolatu du ekimen hori, eta ibilaldira joateko 09:00etan egin dute hitzordua herriko plazan. Abiadura Handiko Trenak udalerrian kaltetuko dituen inguruneak bisitatuko dituzte bertaratutakoek, eta antolatzaileek jakinarazi digute hiruzpalau orduko ibilaldia izango dela.

Are gehiago, antolatzaileek gomendatu dute ibilaldia egin behar dutenek linternak eramateko.


Ibilaldi horren helburua da AHTk eragingo dituen kalteen gainean herritarrak kontzientziatzea. Lanen esleipena dela-eta, AHT Gelditu Elkarlanak eta beste talde batzuek hainbat ekimen bultzatzen dabiltza lanak geldiarazteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak