Abenduaren 31n zirkulazioa etengo da erdiko kalean

Maider Arregi 2009ko abenduaren 28a

Abenduaren 31n, osteguna, goizeko eta arratsaldeko “Silbestradie” lasterketak direla eta erdiko ibilgailuen zirkulazioa etengo da goizeko 11etatik arratsaldeko 7etara.

Autoak desbideratuta

Autoak Arbiñostetik eta Dorleta auzotik desbideratuko dira.

Autobus erabiltzaileek, berriz,  honako geltoki hauek izango dute:

Bertakoak: Eskoriatza-Arrasate: 2 geltoki

  • Aingeru Guarda pasealekua (Alza ondoan)
  • Intxaurtxueta

 

Arinak: Gasteizkoak: geltoki bakarra

  • Aingeru Guarda pasealekua (Alza ondoan)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak