10:15ean 13. Txorimalo lehiaketa egingo dute eta 11:00etatik aurrera haur eta gaztetxoendako tailerrak, jolasak eta puzgarriak izango dira Santa Marina plazan. 11:30etik 13:00etara gazta dastaketa eta txapelketa izango dira ikastolan, 12:00etan trikitilarien kalejira, eta 12:30ean dantza afrokaribearrak irtengo dira herriko plazatik. 13:00etan herriko dantza taldeak emanaldia egingo du eta 14:00etan postuen sari banaketa egingo dute.
Aurten herri bazkaria berreskuratu dute eta 250 pertsona inguru espero dira: 15:00etan izango da, pilotalekuan. Azkenik, antolatzaileek eskerrak eman gura diete Ferixa aurrera irten dadin lan egin duten guztiei.