500 liburu izan ziren plazan egindako liburu azokan

Mirari Altube Arrese 2010eko apirilaren 25a

Liburuaren Nazioarteko Egunean 500 liburu inguru izan zituzten eskoriatzarrek trukatzeko 'Bat ekarri, bi eruen' egitasmo barruan.

Seigarren urtez egin zuten Bat ekarri, bi eruen liburu azoka, Eskoriatzako plazan. Azken bi urteotan indar handia hartu du ekimenak eta herritarrek liburu asko ekarri zituzten trukatzeko, tartean Mendiak bilduma osoa eta El Pais egunkariarekin banatutako bilduma bat. Ekarritako liburuen truke txartelak banatu zituzten, 300 guztira, eta egubakoitzean jende asko hurreratu zen azokara libururen baten bila. 


Haur eta gazte sailekoak segituan desagertu ziren eta helduek ere topatu zituzten gustukoak, batzuek eleberriak eta beste batzuek brikolaje kontuak. Azokak iraun bitartean collage tailerra egin zuten umeek plazan aditu baten laguntzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak