Soziolinguistika Klusterrak egin zuen euskararen kale erabileraren neurketa aurreko maiatzean. Neurketan jasotakoaren arabera, % 28,4 da erabilera Eskoriatzan. Hau da, kalean entzundako 100 elkarrizketetan 28 izan ziren euskaraz, eta 72 gazteleraz: gazteetan eta haurretan datua da %40-43; heldu eta adinekoetan %20-22.
Auzoen artean dezenteko aldea dagoela diote datuek, eta baita unibertsitate inguruan gero eta gutxiago, askoz gutxiago erabiltzen dela ere. 2003-2005 biurteko datua %74 zen, oraingoa berriz %49. 25 puntu egin du beraz behera.
Dena den, datu positibo moduan eta nahikoa izan ez arren, euskararen erabileraren zenbatekoa estatistikoki Eskoriatzarentzako espero zitekeenaren gainetik ei dago, 2 puntu, soziolinguistika Klusterraren arabera.