210 neska-mutiko hasi dira gaur udalekuetan

Mirari Altube Arrese 2010ko uzt. 5a, 13:00
Gaur hasi eta hilaren 23a bitartean ondo baino hobeto pasatzeko aukera izango dute 3 eta 12 urte arteko 210 bat eskoriatzarrek. 10:00etan elkartu dira plazan taldeak osatu eta lanean hasteko eta 23 begirale izango dituzte lagun hiru astetan zehar, zuzendaritzako bi kideren ardurapean.

Goizez eta arratsaldez elkartuko dira neska-mutikoak (10:00-13:00 eta 15:00-17:00), txikienak izan ezik –goizez bakarrik– eta ekintza mordoa egingo dituzte. Aurreko urteetako egitarauan aldaketa handirik ez egitea erabaki dute Gazteria Zerbitzuko kideek eta udalekuen arduradunek "arrakasta ziurtatuta" dagoela jakinik. Hala, San Fermin eguna izango dute astean, uraren eguna gero, jolasak egingo dituzte eta azken egunean jinkana erraldoia ere bai. Eguraldi onarekin igerilekura joango dira eta txarra eginez gero gaztelekuan edo ludotekan topatuko dute babesa.

Irteerak ere egingo dituzte oso gustuko dituztelako neska-mutikoek, batetik elizateetara taldetan banatuta eta bestetik, Landara joango dira guztiak elkarrekin. Nagusienek, gainera, Alabitara gaua pasatzera joateko asmoa daukate.


Horrez gain kultura etxean dagoen sukaldea erabiliko dute, antolatzaileen esanetan "bai txikiek, bai gazteek oso gustura jarduten dutelako sukalde kontuetan". Hala, ogia eta beste jaki batzuk prestatuko dituzte eta gero bertan jan edo etxera eroan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak