2009ko Estatu Fondoko proiektu guztiak amaitu dituzte

Usoa Agirre 2010ko ots. 16a, 17:56
2009. urtean 10 proiektu aurkeztu ziren Estatuko Fondoaren kontura gauzatzeko. Hamar proiektuak bukatu eta fondoaren %100a jaso du udalak. 2010erako Eskoriatzako udalari Estatuko Fondoaren 440.105,00 euro dagozkio eta diru hori inbertitzeko bi egitasmo aurkeztu ditu udalak.

Hauek dira 2009. urtean egindako 10 egitasmoak, guztiak burutu dira eta joan den astean jaso zuen Eskoriatzako udalak Estatuko Fondoaren likidazioa.

Egin diren proiektuak

  1. Aranburuzabala-Arana kaleetako zoladura eta azaleko drainadura hobetzea
  2. Txistularien arratea birgaitzea
  3. Lete eta Eraña arteko bidean hormigoia botatzea
  4. San Pedro auzoa berrurbanizatzea
  5. Zarimutz elizateko Mendibe eta Urubil-Buruntzano baserrien arteko bidean hormigoia botatzea
  6. Udal etxebizitza bat birgaitzea
  7. Olaetako pilotalekua estaltzea
  8. Ur hornidura sarea konpondu: Bolibar, Eraña, Lete, Mendiola
  9. Kulunka eta liburutegiko teilatua konpontzea
  10. Luis Ezeiza herri ikastetxean su-detektagailuaren instalazioa hobetzea

2010erako egitasmoak

2010erako Eskoriatzako udalari Estatuko Fondoaren 440.105,00 euro dagozkio eta diru hori inbertitzeko bi egitasmo aurkeztu ditu udalak:

  1. Santa Ana komentu izandakoa zaharberritzeko lehenengo fasea, bertan antzoki bat egiteko
  2. Argiteria publikoaren sareko hainbat lekutan LED teknologia jartzeko proiektua.

Bi proiektu horiei buruzko informazio zehatza aurrerago zabalduko dute udal webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak