2007an jaiotakoendako zuhaitzak landatu zituzten Zuhaitz Egunean

Usoa Agirre 2008ko urtarrilaren 14a

Zapatuan, urtarrilaren 12an, zuhaitz eguna ospatu zen Eskoriatzan eta 2007. urtean umea izan zuten familiek zuhaitz bana landatzeko aukera izan zuten. Iaz 42 ume jaio ziren herrian eta bakoitzarendako zuhaitz bana landatu zuten Aingeru Guardan. Zuhaitz bakoitzean umearen bi abizenekin txartel bat eskegi zuten.

Zuhaitz Eguneko argazkiak bildu dituzte Eskoriatzako Udalaren webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak