2007an jaiotakoendako zuhaitz bana landatuko dute zapatuan

Iker Barandiaran 2008ko urtarrilaren 11

Iaz 42 ume jaio ziren herrian; bakoitzarendako zuhaitz bana landatuko dute Aingeru Guardan. Hala ere, gehiago izango dira gurasoek eta herriko ikasle talde batek landatuko dituztenak.

Azken urteotan moduan, asteon, Ibarraundi museoak Zuhaitz Egunaren aldeko ekitaldiak egingo ditu herrian. Aurtengoa bihar, zapatua, egingo dute, goiz partean. Guztira, 50 lizar eta 50 haritz landatuko dituzte. Horien artean, baina, 2007an herrian jaiotako ume bakoitzeko zuhaitz bana landatu beharko dute.

2007an 42 ume jaio ziren herrian, eta Ibarraundi museoko arduradunak horien guztien gurasoekin harremanetan jarri dira.

Ume bakoitzeko zuhaitz bana
Orokorrean gurasoek oso ondo hartzen dute ekimena. Izan ere, bitxia da oso ume bakoitzaren izena duen zuhaitza landatzea; eta, hala, helburua da familiek eta herritarrek zuhaitzen eta landaretzaren gaineko ardura izatea. 
Zapatuko hitzordua 11:00etan egin dute, Ibarraundi museoan, eta handik Aingeru Guardara joango dira. Antolatzaileek Luis Ezeiza eskolako Lehen Hezkuntzako eta Almen ikastolako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak gonbidatu dituzte, baita jaioberrien gurasoak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak