Ekintza ugari Euskararen Eguna ospatzeko

Jokin Etxebarria 2006ko aza. 28a, 19:30
Domekan, abenduak 3, ospatuko da Euskararen Eguna. Eskoriatzan adibidez, hainbat ekitaldi prestatu dituzte egun hori Euskaraz bizitzeko.

Eskoriatzan euskalgintzaren eragile diren zenbait elkarte batu dira domekan Euskararen eguna ospatzeko asmoarekin. Horretarako hainbat ekintza antolatu dituzte. Goizean adibidez, dantzari eta txistulariekin kalejira egongo da. Baita Euskal Dantza saio bat ere. Baba jana ere egongo da. Honek gainera berezitasun bat edukiko du, kantu jana ere izango dela.

Arratsaldean jolasen txanda helduko da. Lehenengo herriko plazan haurrentzako jolasak egongo dira. Horren ostean, berriz, koadrilen arteko jokoak. Hala ere, ez dira ekintzak domekan bakarrik egongo. Izan ere, egubakoitzean, abenduak 1, Anje Duhalderen kontzertua egongo da kiroldegian, eta egubakoitzetik igandera arte Euskarazko jostailuen erakusketa egongo da kultur etxean.

Euskararen Eguna

Errepublika garaian, antzerki eta olerki egunak, bertsolari egunak eta antzekoak ospatzen ziren. Ondoren, Espainiako guda zibilaren ondorioz, Iparraldera ihes egin zuten euskaldunek, bertan, Euskararen Eguna ospatzen hasi ziren. Urte askotan bana, bakoitzak bere kasa ospatu du egun hau, 1995. urtera arte. Orduan, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak elkarlanean, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten, eta abenduak 3, San Frantzisko Xabier eguna, aukeratu zuten euskara omentzeko. Urte honetarako gainera, birus berezi bat sortu dute "Ekin Ukan Ekin" deiturikoa, euskara ahoz aho kutsatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak