Fagor Automationek instalazio berriak inauguratuko ditu

A.G. 2006ko azaroaren 27a

Ekitaldian Juan Jose Ibarretxe, lehendakaria, MCCko Kontseilu Orokorreko presidentea Jesus Catania eta Julen Busturia Fagor Automationeko zuzendaria izango dira, besteak beste.

Fagor Automationek Optoelektronika instalazio berriak inauguratuko ditu etzi, azaroak 29. Instalazio berriak nazioarteko eta estatuko puntako zentroekin garatu ditu Fagorrek. Neurgailu optoelektrikoak egiten dituzte eta instalazio berriei esker lortu dute neurgailuon doitasun maila nabarmenen handitzea. Lortutako garapena makina-erremintako automatizazio sistemetan aplikatzen ditu Fagor Automationek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak