Oihulari Klown talde beteranoak aspaldiko "Dena klowntrolpean" ikuskizuna berreskuratu egin du. Lan hori taldeak sortutako hirugarrena da. 90eko hamarkada hasieran hasi ziren eskaintzen eta 1998ra arte eutsi zioten berari. Orain, hainbat taldek eskatuta, berreskuratzea erabaki dute. Bi lagun jendea irtenarazten saiatuko dira lokal baten, jende susmagarria dagoenaren ustetan. Saiakera hutsal horretan gaur egungo gaiak izango dituzte berbagai: drogak, langabezia... Euskaraz egingo dute.