Jardunaldiak euskarazko bikoizketaz

Usoa Agirre 2006ko aza. 23a, 09:30

Gaur, azaroak 23, jardunaldi batzuk egingo dira Eskoriatzan, Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultatean, eta bertan euskarazko bikoizketa izango da aztergai.

EIZIEk antolatu ditu jardunaldiok, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien Elkarteak, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatearen laguntzarekin. Egun bateko saioa izango da, euskarazko bikoizketan diharduten profesionalen artekoa, eta irekia jarduera horretan interesa duten guztiei: itzultzaileak oro har, eta ikus-entzunezko komunikazioaren esparruan ari diren ikasleak, profesionalak eta adituak.

Jardunaldiotan euskarazko bikoizketaren ezaugarriak eta berezitasunak aztertuko dira: telebista eta zinema; publizitatea. Bikoizketaren garrantzia euskararen normalizazioan.

Egitaraua

09:00 Jardunaldiaren aurkezpena.

09:30 Jesus Eguzkitza (Mixer - Edertrack): Bikoizketa, hizketaren lantegia. Hitza = arnasa / Esan-bidearen gurpila / Hizketaren araubidea. Euskaraz asmatzeko, bizitzeko, maitatzeko, saltzeko... gai ez bagara, gureak egin du.

11:00 Atsedenaldia.

11:30 Iñaki Zubizarreta (Mixer - Irusoin): Euskarazko bertsioa nola prestatzen den: itzulpen-egokitzapena. Pertsonaien ezaugarriak eta hizkuntza erregistroak. Publizitatea. Bikoizketaren garrantzia euskara biziberritzeko.

12:30 Marian Galarraga (Tinko): Zinemarako euskarazko bikoizketa: erdal filmak euskarara, euskarazko filmak erdaretara. Ikusleak eta banaketa: majorrak.

14:00 Bazkaria.

15:30 Asier Larrinaga (ETB): Bezeroaren ikuspegia: egin ostekoaren inguruko hausnarketa. 17:00 Jardunaldiaren laburpena eta ondorioak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak