Mitologia eta espazioa berbagai Ibarraundin

Iker Barandiaran 2006ko azaroaren 20a

Ibarraundi Museoko arduradunek hainbat berbaldi antolatu dituzte aste honetarako. Euskal mitologia eta espazioaren gaineko ikerkuntzak kontrajarri egingo dituzte, edo hobe esanda, bietatik ikasteko aukera emango dute.

Eguenean, hilaren 23an, Iruñeako Planetarioko zuzendari Javier Armentiak Todo lo que querías saber sobre el cielo pero temías preguntar berbaldia egingo du. Berbaldia 19:00etan egingo dute.

Euskal mitologia

Bestalde, egubakoitzean, hilaren 24an, Mitologian doktoratutako antropologo Juan Ignazio Artzuagak euskal mitologia izango du berbagai. 19:00etan egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak