Barrundia eta Eskoriatza arteko mugarriak lekuz aldatu dituzte

Usoa Agirre 2006ko aza. 16a, 09:50
Luzea izan da auzia, baina azkenean lortu dute konponbidea. Atzo, eguaztena, Barrundia eta Eskoriatza arteko zortzi mugarri (Mugar-luze inguruan) lekuz aldatu zituzten. Horren aurretik, martitzenean, eztabaida txiki baten ostean, bi udaletako ordezkariak adostasun batera heldu ziren.

Muga zehazteko neurketa egin zuten martitzenean

Muga zehazteko neurketa egin zuten martitzenean

Muga zehazteko Eusko Jaurlaritzak emandako koordenadei kasu eginez, mugarriak non jarri zehazteko elkartu ziren Barrundiako eta Eskoriatzako teknikari eta ordezkariak martitzenean, mugan bertan.

Hasera baten, bi herrietako teknikariak markatutako puntuak ez zetozen zehazki bat, izan ere neurketa sistema ezberdinak erabili zituzten. Baina bi puntuen arteko aldea txikia zenez, Eskoriatzako ordezkariek Barrundiakoenak onartu zituzten, arabarrek erabilitako sistema zorrotzagoa izan zen eta.

Erabaki horren ostean, atzo bertan ibili ziren Eskoriatzako udaleko langileak mugarri berriak jartzen.

Barrundiaren helegitea

Dena den, mugarri berrien auzia ez da bukatu oraindik. Izan ere, Barrundiako udalak administrazioarekiko auzietako helegitea aurkeztu baitzuen Eusko Jaurlaritzaren erabakiaren aurka, arabarrak ez baitaude ados mugako puntu berriekin. Epaileak Barrundiako udalaren helegitea onartuko balu, posible da mugarriak berriz ere mugitu behar izatea.

Eskoriatzarren partetik, orain artean onak izan diren bi herrien arteko harremanak bere horretan jarraitzea espero dute, mugaren auzi honek eragin txarrik ez izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak