Bi ataletan banatuta daude 70 bat argazki: batetik, udalerriko elizateetan batik bat Marinen, Mazmelan, Zarimutzen eta Apotzagan egindako apurketa eta kalte nagusiak jaso dituzte. Horiek detaileko eta argazki panoramikoekin erakusten saiatu dira eta informazioarekin lagunduta doaz. Bestetik, autobidea egiten diharduten enpresek eragindako bestelako kalteak ere jaso dituzte argazkiotan: legez kanpoko hondakindegiak, isurketa toxikoak, Intxaurtxuetara jausitako harriak, Santa Ana gainean zabaldutako ke lainoa... Hilaren 14ra arte egongo da ikusgai.