AHTren kontrako manifestazioa egingo dute gaur, egubakoitza

Goiatz Arana Begiristain 2006ko azaroaren 10a

AHT Gelditu Elkarlanak deitu du manifestazioa iluntzerako Eskoriatzan. Sustapen Ministerioak egingo ditu eremu horretako lanak eta, jada, lizitatuta daude.

AHT Gelditu Elkarlaneko kide Mila Elortzak Goienari adierazi dio Araban era isilean hasi dituztela lanak, eta hemen ere halako zerbait gertatuko den beldur direla, abiadura handiko trena egiteko lurrak ez direlako desjabetu oraindik.

Horregatik, adi egoteko deia luzatu diete eskoriatzarrei, azpiegitura biak paraleloan joango direnez, autobiderako lanetan diharduten beharginak edozein momentutan besterako lanean hasteko arriskua ikusten dutelako.

Manifestazioa Eskoriatzako plazatik aterako da gaur, 19:30ean.

Hilaren 18rako, bestalde, manifestazio nazionala deitu dute. Gasteizen izango da hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak