Hainbat ekitaldi tabernatik kanpo aterako ditu Aitzorrotzek

Iker Barandiaran 2006ko aza. 7a, 09:37
Aitzorrotz kultura elkarteak eta Inkernu tabernak hainbat ekitaldi antolatzen dihardute azken aldian eta azaroan halako hainbat Inkernu tabernatik kanpo aterako dituzte.

Hilaren 10ean eta 11n garagardo festa eta mahai futbol txapelketa egingo dituzte. Txapelketarako izenematea zabalik dago dagoeneko Inkernun bertan. Irabazleek landetxe baten egonaldia irabaziko dute.

Autobideko lanen erakusketa

Horrez gain, hilaren 13tik abendura bitartean autobideko lanen gaineko erakusketa egingo dute Inkernu tabernan. Onbide elkartearekin batera egingo dute.

Ardo datatzea, plazan

Hilaren 10etik aurrera, Brasilgo Movimiento Sin Tierra taldearen gaineko erakusketa jarriko dute kultura etxean. Horrekin lotuta, berbaldi bat eta bideo tertulia egingo dituzte.

Hilabetea bukatzeko, berriz, hilaren 25ean bigarren aldiz ardo dastatzea egingo dute herriko plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak