Elizateetako zabor zerbitzua kobratzen hasiko dira 2007an

Iker Barandiaran 2006ko azaroaren 2a

Osoko bilkuran erabaki zuten baserri auzoetako zabor zerbitzua 2007an kobratzen hastea. Uztailean jarri zuten indarrean zerbitzu hori, baina urte bukaera arte doan ematen zaie zerbitzua.

Erabakitakoaren arabera, baserritik edukiontzira 150 metro baino distantzia luzeagoa dutenek zaborraren udal tasaren %40a ordaindu beharko dute. Edukiontzia aipatutako distantzia baino gertuago dutenek, berriz, udal tasa osoa ordaindu beharko dute aurrerantzean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak