Bi gai horien gainean hausnarketa handiagoa egin gura dute, eta horregatik azaroaren 2rako utziko dute gai horien gaineko eztabaida.
Etxebizitza tasatuak
Bestelako gaiak ere izango dira berbagai eta eztabaidagai osoko bilkura horretan, baina udal zergen gaineko eta Santa Marinaren gaineko gaiak izango dira garrantzitsuenetarikoak.
Santa Marina ingurunean egingo diren etxebizitza guztietatik ia 30 tasatuak izango dira. Hau da, etxe horiek Udalak berak bultzatuko ditu, eta merkatu librekoek baino prezio merkeagoa izango dute.
Udala aztertzen dabil etxebizitza horien gaineko araudiaren zehaztasunak. Etxebizitzak zer erregimenetan eskainiko dituzten, zozketa egiterakoan zer baldintza finkatuko dituzten eta abar. Osoko bilkura ostean jakitera emango dituzte zehaztasun guztiak.