Umeendako magia ikuskizuna egingo du Eriz magoak

Maider Arregi 2006ko urriaren 23a

Eriz magoak 4 eta 12 urte bitarteko umeendako magia ikuskizuna egingo du eguenean, urriak 26. Eskoriatzako liburutegian izango da 18:00etan. Ordubete inguru iraungo du eta euskaraz izango da.

Eriz magoak umorea eta magia bateratzen ditu. Gezurretako magoa denaren itxura emango du, baina azkenean erakutsiko du benetako magia egiten badakiela. Ikusleek parte-hartze handia izango dute ikuskizunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak