Intxaurtxueta kaleko 28. zenbakian dago, lehen solairuan eta 69,95 metro koadro ditu. Udalak era horretan erantzun nahi die herrian horren premian dauden herritarrei.
Etxebizitza hori eskuratu ahal izateko, derrigorrezkoa izango da urtean 15.100 euro baino gutxiago irabaztea. Interesa dutenek Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo beharko dute.