Bidelagunen bidez, gurasoek euskara ikasteko aukera dute

Goiena 2006ko urr. 5a, 19:46

Udaleko Euskara Zerbitzuak, herriko ikastetxeek eta euskaltegiek antolatu dute, bigarren aldiz. Ekimenaren helburua da gurasoek euskara ikasteko aukera izatea. Horretarako, ikastaro bereziak antolatu dituzte. Ikastaro horien hartzaileak Eskoriatzako ikastetxe guztietako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 4. maila arteko gurasoak izango dira.

Bi talderi egokitutako ikastaroak antolatu dituzte: bata, euskararik ez dakitenendako. Urritik Aste Santura bitartean egingo dute. Ordu eta erdiko saioak izango dira, astean bitan.

Eskatutako iraupena, luzeagoa

Iaz 20 orduko ikastaroa egin zuten, baina gurasoek ordu gehiago eskatu zituzten. Horregatik, aurten luzeagoa egingo dute. Umeen jolasak, abestiak eta ipuinak, agurrak, zenbakiak, urtaroak, astegunak, telebistako umeen saioen oinarrizko hiztegia eta pertsonaiak ikasiko dituzte.

Izena eman, eskoletan

Euskara dakitenek, berriz, azarotik abendura bitartean egingo dute. Horien ikastaroa oinarrituko da ohiko akatsak zuzentzen, ahozko jarduna hobetzen eta eskolako hiztegia gainbegiratzen. Bi ikastaro horietan seme-alabek eskolan erabiltzen duten materiala baliatuko dute.

Ikastaro laburra egiteko, 18 euro ordaindu beharko dituzte; eta luzea egiteko, berriz, 60 euro. Interesatuta dauden gurasoek seme-alaben tutoreari eraman beharko diote eskaera urriaren 18a baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak