Tortolis ludotekak ateak irekiko ditu

Maider Arregi 2006ko irailaren 18a

Ludoteka 3-12 urteko haur eta gaztetxoei zuzenduta dago. Ikasturte berriaren hasiera ospatzeko bi astez ekintza mordoska bat prestatu dituzte Eskoriatzako haur eta gurasoei zabalduta. Baita ludotekan matrikula daitezen animatzeko ere.

Ludotekako ekintza bereziak:

Ludotekako ekintza bereziak:

Irailak 20: 17:00-19:00: Elkar ezagutzeko jokoak (3-5 urte)

Irailak 21: 17:00-19:00: Elkar ezagutzeko jokoak (6-9 urte )

Irailak 22: 17:00-19:00: Lehiaketak eta jokoak (10-12 urte)

Irailak 25: Ludoteka irekia: bi txanda

  • 17:00-18:00: 3-6 urte bitartekoak
  • 18:00-19:00: 7-12 urte bitartekoak

Irailak 26: 17:00-19:00: Pandereta tailerra (6-9 urte)

Irailak 27: 17:00-19:00: Kareta tailerra, (3-5 urte)

Irailak 28: Familia giroan gurasoekin jolas zirkuitua

  • 17:00-18:00: 3-6 urteko haur eta euren gurasoentzat
  • 18:00-19:00: 7-12 urteko gaztetxo eta euren gurasoentzat

Izena emateko epea 2006/07 ikasturterako: irailaren 20tik urriaren 6ra.

Ludotako ordutegia

Astelehenetik ostiralera 16:30etik-19:30era egongo da zabalik . Larunbat goizetan ere ekintza desberdinak egingo dira.

Ludotekako programak

  • Familia giroa programa (guraso eta haurrei jolasteko zuzendutako programa

  • Jolas mailegua
  • Jolas aholkularitza
  • Gaztetxoen tartea (10-12 urtekoei zuzendutakoa)
  • Egun gorrietan ekintza bereziak izango dira besteak beste ludotekak eskainiko dituen zerbitzu berriak.

Informazio gehiago: Tortolis ludotekan, Santa Ana 19an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak