Lukas Prest taldea desegitea erabaki dute

Iker Barandiaran 2006ko irailaren 15a

Eskoriatzako Lukas Prest taldeko lagunek jotzeari uztea erabaki dute. Taldekideetako batzuk beste zeregin batzuetan dabiltza, eta ezin dute taldearekin jarraitu.

2003an sortu zutenetik gaur egunera arte taldeak gero eta oihartzun handiagoa izan du, eta epe oso motzean bi lan kaleratu dituzte, punka eta hardcorea aldarrikatuz. Agur gisa, Shit TV abestiaren bideoklipa zintzilikatu dute www.mundurat.net/lukasprest helbidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak