Capoeira ezagutarazteko hainbat ekitaldi egingo dituzte egunotan

Iker Barandiaran 2006ko ira. 14a, 13:48

Ezagun da Eskoriatzan badagoela capoeira egiten duen talde ekimentsu bat, Senzala Euskadi. Bada, ikasturte honetan kirola eta arte martziala batzen dituen praktika hori herrian bultzatzeko ahalegin berezia egiten dihardute. Are gehiago, ibarreko beste herri batzuetan ere saiatzen dabiltza.

Ikastaroak

Ikastaroak

Orain hasi berri dira ikasturte osorako ikastaroarekin. Astelehenero eta eguaztenero emango dituzte eskolak pilotalekuko gimnasioan.

  • 19:00etatik 20:00etara bitartean, 16 urtetik beherakoendako.
  • 20:00etatik 21:30era, berriz, helduendako.

Horren izenematea zabalik dago. Interesatuak Senzala Euskadi taldearekin harremanetan jar daitezke. Horretarako, hiru bide dituzte: www.senzalaeuskadicapoeira.info webgunea, senzalaeuskadi@hotmail.com posta helbidea edo 652 77 22 95 telefono zenbakia, hain zuzen ere.

Asteburuan, ikuskizunak eta ikastaroak

Horren aurretik, egubakoitzean, hilak 15, Senzala Euskadi taldeko lagunek eta Rio de Janeirotik (Brasil) etorritako bi irakaslek, Pedrok eta Juliok, erakustaldia egingo dute herriko plazan. Ekitaldi hori 19:30ean izango da. "Horren helburua da capoeira herritarrei gerturatzea eta herrian giro apur bat ere sortzea, zerbait desberdina eskaintzea", azaldu zigun Senzala Euskadi elkarteko presidente Igor Ezpeletak.

Egubakoitzeko erakustaldia ez da izango asteburuko aukera bakarra eskoriatzarrek eta beste herrietako lagunek capoeira bertatik bertara ezagutzeko izango dutena. Zapatuan eta domekan aipatutako Brasilgo irakasleek ikastaro berezia egingo dute pilotalekuan, 11:00etatik 14:00etara bitartean. Asteburuko ikastaroko ikasleak bi taldetan banatuko dituzte: ezer ez dakitenak, eta oinarrizkoa dagoeneko ikasi dutenak. Umeek 25 euro ordaindu beharko dituzte, ikasle eta langabetuek 30 euro, eta langileek 35 euro. "Ikastaroa herritar guztiei zuzenduta dago, nahiz eta bakoitzak bere erritmoa hartu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak