Eguenean, hilak 14, zozkatuko ditu Udalak erretiratuendako prestatu dituen hamar ortuak. Zozketa publikoa egingo dute 10:00etan, udaletxean.
Zozkatuko dituzten ortuok 70 eta 80 metro koadro artean dute eta 60 urtetik gorako aurre-erretiratu edo erretiratuei zuzenduta daude.
2004an ekin zion Udalak nagusiendako ortuen ekimenari. Orduan 19 lur zati egokitu zituen Torrebaso izenez ezagutzen den zonan. Horrekin batera orturako materiala gordetzeko etxola egin zuten, eta baita atseden hartzeko gunea ere.