Zapatuan ospatuko dituzte San Juan kaleko jaiak

Usoa Agirre 2006ko irailaren 5a

San Juan kaleko auzotarrek datorren zapatuan ospatuko dituzte euren kaleko jaiak, bi urtean behin egiten duten moduan. Bazkarira joan gura izanez gero kontu korrontea ireki dute 20 euro sartzeko.

Honako hau da kontu korrontea: 3035 0044 80 044100737. Antolatzaileek sarrera lehenbailehen egiteko eskatu dute.

Egitaraua

Goizean etxafuegoek emango diete hasiera jaiei eta ostean txistulariak giroa alaitzeaz arduratuko dira bazkalordura arte. Meza izango da, eta txikiteo-legea egin eta gero, bazkaria izango dute auzotarrek Egokiena elkartean, dantzaldi eta guzti, gainera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak