Dagoeneko hamar bat umek eman dute izena eta adinaren araberako bi taldetan banatuko dituzte: 0 eta 1 urte artekoak eta 1etik 2rakoak. Oraingoz bi hezitzailek jardungo dute, baina baliteke aurrerago gehiago izatea. Haur eskola 42 umerendako zerbitzua emateko prestatuta dago. Interesa duenak haur eskolara jo dezake izena ematera.