Josu Ezkurdia Hirigintza Zinegotziak adierazi duenez baldosa batzuk konpontzea eta azken ukitu batzuk ematea besterik ez da falta lanekin amaitzeko. Lanak 2005eko irailean hasi ziren.
Auzo berritua
Espaloi zabalagoak izango ditu auzoak. Hala, oinezkoentzako, bereziki nagusi eta txikiendako, erosoagoa eta seguruagoa izango da. Gañera, 63 aparkaleku egin dira. Hasiera batean 59 egin behar ziren baina azkenean kopurua handitu dute. Bi elbarrituendako izango dira eta beste bi taxi lizentziadunendako.