Udal zerbitzuak abuztuan

Maider Arregi 2006ko uzt. 28a, 15:05
Kiroldegia, Ibarraundi eta Udala zabalik egongo dira abuztuko egun gehienetan. Hona hemen zerbitzuen egoera:

Kultura etxea

Kultura etxea

Abuztu osoan itxita egongo da.

Liburutegia

Hilaren 28tik abuztuaren 28ra itxiko dute. Data horretatik irailaren 4ra bitartean 16:30etik 20:00etara zabalduko dute.

Kiroldegia

Kiroldegiak betiko ordutegia izango du, baina abuztuaren 14tik 20ra bitartean itxita egongo da.

Ludoteka eta gaztelekua

Abuztu osoko atsedenaldia hartuko dute.

Harrera zerbitzua

Udaletxeko harrera zerbitzua egunero zabalik egongo da 10:00etatik 13:30era bitartean.

Gizarte zerbitzuak

Abuztuaren 11tik 28ra bitartean itxita.

Ibarraundi museoa

Abuztu osoan zabalik egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak