Apotzagako zabortegiaren harira batzarrak deitu dituzte lurjabeekin

AstelehenekoGoienkaria 2006ko uztailaren 26a

Aldundiak jakinarazi du autobidean, Aretxabaleta eta Eskoriatza bitarteko Basagoiti II izeneko zatian proiektuak aldaketa bat izango duela. Hala, eman dute aditzera Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Horren berri emateko eguazten eta eguenean batzarrak deitu ditu.

Aldaketa hori Apotzagan egin gura duten zabortegiari dagokio. Horren ondorioz, zabortegia hasieran aurreikusi baino beherago jarriko dute. Hortaz, zabortegia egiteko zelai gutxiago hartuko dituzte eta horren ordez erreka alboko lurrak erabiliko dituzte. Hala Aldundiak azaldu du desjabetzeak egingo dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak