Kontzejupek errespetu falta egotzi dio EBri

AstelehenekoGoienkaria 2006ko uzt. 26a, 11:00
Eskoriatzako Ezker Batuak Ezkerti aldizkariaren zenbakian Eskoriatzako Kontzejupe herri plataformaren gainean esandakoaren harira, hiru urteotan udaletxean izandako ibilbidea azaldu dute plataformako kideek erredakziora bidalitako oharrean.

Kontzejuperen esanetan gauza asko aipa daitezke idatziaren gainean, "baina hiru urtetan Kontzejupek ez duela ezer egin esatea errespetu falta" iruditzen zaie, "batez ere, Udalean parte hartzen egon diren zinegotzi hautetsiekiko: hiru batzordetan parte hartu dugu, Euskara sailaren ardura Kontzejuperena da, eta gai ezberdinen gainean egin diren bilera berezietan parte hartu dugu (etxebizitza, gizarte gaiak, gazteria,...)", azaldu dute Kontzejupekoek. Botorik izan ez arren atzordeetara joaten jarraitu dutela ere azpimarratu dute, "gure betebeharra zela uste dugulako".

Horrekin batera leporatu diote Ezker Batuari, alderdien legea injustua dela esan arren, "egoeraren aurrean ez duela ezer egin; ezta egoerari buelta emateko irtenbiderik proposatu ere".

Kontzejuperen esanetan, Ezkerti aldizkarian "baliabideak baditugula dio Ezker Batuak, baina gogorarazi nahi diegu garrantzitsuena falta zaigula: erabakitzeko ahalmena, batzorde bat baino gehiagotan argi laga diguten bezala". Horrekin batera azpimarratu dute "dagokiguna eskatzen jarraituko dugula, hau da, 3 zinegotzi izatearen eskubidea".

Partehartzea errazteko akordioa

Legealdiaren hasieran, akordio bat lortu zuen Kontzejupek EA eta EAJ alderdiekin udalean euren parte-hartzea errazteko. Hala ere, "guk beti planteatu izan dugu dimisioen bidez dagozkigun postuak betetzea, LOREG legearen 182. artikuluak aukera hori ematen duelako", azaldu dute plataformakoek. Dimisioei dagokienez, horiek eskatzean,pertsonalki inoren kontra" ez doazela azpimarratu dute: "Ez dugu inor meatxatu, betetzen duten kargu publikoari eskatzen diogu erantzukizuna".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak