Ibarraundi fundazioa sortzeko Udala eta hainbat eragile lanean dabiltza

Asier Alkorta 2006ko uzt. 19a, 13:58
Udaleko hainbat ordezkarik erabaki zuten komeni zela udalerriko kultura eta ondarea kudeatzeko fundazio bat sortzea.

Ekainaren bukaeran, Udaleko ordezkariak Eusko Ikaskuntzako arduradunekin elkartu ziren proiektuaren berri emateko. Begi onez ikusi eta Eusko Ikaskuntzako arduradunek proiekturako baliabideak eta babesa eskaini zituzten. Are gehiago, bertako antropologoa Beatriz Akizu da proiektuaren koordinatzailea.

Fundazio hau Udaletik independentea izango da. Udalak izango du ordezkariren bat, baina baita herriko beste hainbat eragilek ere. Bestalde, nahi duten herritarrek aukera izango dute fundazioaren lagunak izateko. Hauek, borondatezko laguntza eman ahal izango diote proiektuari.

Turismoa erakarri

Fundazioaren bultzatzaileek adierazi dutenez, bide batez turismoa erakarriko dute udalerrira. Horretarako, kultura ekintzak, ondarea eta udalerriak dituen inguru naturalak baliatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak