Udala Jaurlaritzarekin harremanetan jarri da eta gai horren inguruko aditu bat amuarrainak eta ura aztertzen aritu da. Haren esanetan, ura garbi dago, baina amuarrainak hil izanaren arrazoia oxigeno falta izan da.
Salaketa jarri duen herritarraren esanetan, ez da lehenengo aldia hau gertatzen dena. Eta orain dela 20 bat egun beste hainbat amuarrain hilda agertu zirela azaldu du.