Ortu berrien izenematea zabaldu dute

Maialen Gonzalez 2006ko uzt. 13a, 19:17
Aste gutxi barru erretiratuendako beste 10 ortu eginda egongo dira Torrebaso auzoan.

Frixi Eraikuntzak ari da zeregin hauetan lanean, eta ekimena erretiratuei eta 55 urtetik gorako aurre erretiratuei zuzenduta dago. Ekimenak 30.000 euriko aurrekontua izango du. Hala ere, izen-emaileek ez dute ezer ordaindu behar ortuak erabiltzeagatik.

Udalaren asmoa da uda ostean Eskoriatzako etxe guztietako atarietan ortuen berri emateko horma-irudiak jartzea, dagoeneko izena emateko aukera ere badagoelarik.

Ortua erabiltzeko baldintzak honako hauek izango dira:

  • Erretiratuta egotea edo 55 urtetik gorako aurre erretiratua izatea
  • Eskoriatzan erroldatuta egotea
  • Ortu propiorik ez izatea

Hala ere, proiektuaren bultzatzaileak aztertzen dabiltza beste talde batzuei ere ortuak erabiltzeko aukera ematea.

Ortuen helburu nagusiak hauek dira:

  • Erretiratuei aisialdirako aukerak ematea
  • Nekazaritza tradizionalaren ohiturak berreskuratzea
  • Elikadura naturala bultzatzea
  • Legez kanpoko ortuak kentzea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak