Maringo auzo lokala inauguratu dute

Goiena 2006ko uzt. 12a, 18:26
Ia bi urte lanean eman ostean, gaur, eguaztena, inauguratu dute Maringo auzo lokala. Leixarrape izena ipini diote eta Maringo auzotarren topaleku izango da. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Rafa Uribarren diputatua, Eskoriatzako alkatea, Maringo auzo alkatea eta auzotarrak, eta Mikel Aranburu apaizak horiek guztiak eta lokala bera bedeinkatu ditu.

Lehengo eskola zaharraren gainean eraiki dute Leixarrape, 70 metro koadroko lokala. Diputazioak 42 mila euro ipini ditu, marindarrek 36 mila eta Eskoriatzako Udalak 18 mila. Auzoan diren 22 baserritatik 20k eman dute izena.

Ez da elkarte gastronomikoa

Rafa Uribarren diputatuak lokal honek landa ingurunearen garapenerako duen garrantzia azpimarratu du.

Lokal bat eta ez elkarte gastronomiko bat izatearen alde onei buruz hitz egin du Uribarrenek, eta eredu polita dela adierazi du.

Aurrerago egiteko lanak ere badaude

Landa Ingurunearen Garapenerako diputatua eta Eskoriatzako alkatea bertan zirela aprobetxatuz, aurrera begira dituzten asmoetarako dirua beharko dela gogoratu du Maringo auzo alkateak. Lokalaren aurrealdea txukundu eta azpian frontoia egin gura dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak