Eguenean 80 urtetik gorako bazkideekin Armentiara txangoa egingo du Olazarrek

Asier Alkorta 2006ko uzt. 10a, 18:23
Eguenean, hilaren 13an, 80 urtetik gorako bazkideekin txangoa egingo dute Armentiara. Hango eliza ikusi eta afari-merienda egingo dute nagusienekin.

Datorren urtean 20 urte beteko ditu aipatutako elkarteak. Bere sorreratik dihardute erretiratuendako ekimenak antolatzen, herriko jaietan laguntzen eta erretiratuen artean motibazioa pizten. Urtero txangoak, bazkariak, bidaiak, ikastaroak, txapelketak eta bestelakoak antolatzen dituzte. Aurten, berriz, aldaketa bat egin dute: ez dute berbaldirik antolatu, eta horri dagokion dirua Aingeru Guarda berritzeko lanetarako eman dute.

Martitzen eta eguen eguerdiak

Elkarteko batzarra lau emakumezkok eta beste horrenbeste gizonezkok osatzen dute. Eta bi urtetik behin, bina emakumezko eta gizonezko aldatzen dituzte.

Martitzenero eta eguenero batzarra elkartu egiten da 11:00etatik 12:30era bitartean. Gura duten erretiratuek hara jo dezakete edozein argibide, eskaera edo bestelako egitera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak