Gela multimedia prestatu dute HUHEZIn, Ikus-entzunezkoak lantzeko

Usoa Agirre 2006ko eka. 22a, 12:07
Ikus-entzunezko komunikazioan diharduten ikasleek prest dute gela multimedia bat, erabat digitala eta material berriarekin hornitua. Gela horretan argazkigintza landuko da, edizio elektronikoa, multimedia produkzioa, bideo produkzioa eta audio produkzioa.

Gela ia amaituta dago, eta bertan ikasleek honako azpiegitura hauek aurkituko dituzte:

  • Lau gela, bideo ediziorako. Horietatik, bi bereizmen handikoak.
  • Estudio bat audioa lantzeko. Kontrol gela bat eta mintzalekua, dena 5.1 audio kalitatearekin.
  • Bost ordenagailu autoediziorako eta multimedia lanak egiteko.
  • Inprimagailu bat kalitate fotografiko gorenekoa, posterrak-eta egiteko.
  • Bi bideo kamera bereizmen handikoak (HDTV) eta bolante bat grabazio berezietarako.
  • Lau bideo kamera (Mini DV), erdi mailakoak.
  • Bi argazki kamera, bata profesionala eta bestea (12 MP) erdi profesionala (6 MP).
  • Bi ekipo argiztapenerako.
  • Lau mikro harigabeak.

Tx Multimedia enpresak lagundu du instalazioa egiten, eta Angel Katarain soinu ingeniaria arduratu da instalazioen audioa fintzen. Proiektuaren ikuskatze lanak, berriz, Mikel Usabiagak egin ditu. Ikasleak hasiak dira bertan edizio lanak-eta egiten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak