VI. Aste Zapatista

Goiena 2006ko eka. 9a, 15:58
Aurten seigarren aldiz Txiapasekiko elkartasun taldeak, gazte batzarrak eta Amuskak Aste Zapatista egingo dute hilaren 12tik 18ra arte. Aurten, berrikuntza moduan Amuska emakume taldeak ere esku hartuko du antolakuntzan. Hain zuzen ere, eurek hartu dute zapatuko herri bazkariaren ardura. Aste horren helburua da Txiapasekin elkartasuna adierazteaz gain mundu justuago baten alde kontzientzia piztea. Horretarako, berbaldiak, film emanaldiak, erakusketak, eta ume heldu zein zaharrendako ikuskizunak antolatu dituzte.

Hemen aste guztiko egitaraua:

Ekainak 12, astelehena

22:00 Film emanaldia Naira tabernan: Voces Inocentes. Gaia: umeak El Salvadorreko gerran.

Ekainak 13, asteartea

16:30 Rakel Imaz ipuin kontalaria Zaharren Egoitzan, Cuentos desde la razón al corazón ikuskizunarekin.

18:00 Herriko plazan Niko eta Periko pailazoen ikuskizuna

20:15 Ikastaroa kultur etxean: Experimentar el calendario maya Emailea: Tere Aldalur.

22:00 Film emanaldia Aldatz tabernan: La lucha Bolibariana Gaia: Venezuela herriaren borroka

Ekainak 14, asteazkena

19:00 Hitzaldia: Uraren arazoa munduan. Kultur etxean.

22:00 Film emanaldia Inkernu tabernan: La revolución cubana. Gaia: Che: inoiz ikusi ez duguna

Ekainak 15, osteguna

19:00 Diapositiba emanaldia kultur etxean.

Ekainak 16, ostirala

19:00 Filma eta ondorengo solasaldia Ana Larrieta psikologoarekin Kultur Etxean. La batalla de las Cruces. Ciudad Juarezeko emakume-hilketei buruz

Ekainak 17, larunbata

13:00 Poteo animatua.

14:30 Bazkari herrikoia plazan. Menua: janari mexikarra. Txartelak salgai:

  • Eskoriatzan: Inkernu eta Naira tabernetan.
  • Aretxabaleta: Azkena eta Urbaltz tabernetan
  • Arrasate: Irati tabernan
  • Bergara: Pol-Pol tabernan

Ondoren: muralak margotzea eta antzerkia

19:30 Herri kalejira Elektrotuna txarangak lagundurik

20:30 Kontzertua plazan: Arantxa eta Pantxito

Erakusketa

Aste osoan zehar erakusketa egongo da kultur etxean: Artesautza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak