Harrera ona izan zuen X. Ferixiek

A.G. 2006ko eka. 5a, 10:27
Eskoriatzako azokak 10. edizioa bete zuen zapatuan. Arizmendi Ikastolak antolatutako azokak egitarau zabala izan du aurtengoan. Urteurren berezia zela-eta, Goizean goiz hasita, iluntzera arte iraun zuen egun berezi horrek sortutako giroak.

10:30ean eman zioten hasiera azokari. Han, baserritar eta artisauen postuez gain, Arizmendi Ikastolako ikasleek jarritako postuak ere bazeuden. Baita zenbait elkartetako postuak ere. Eurek egindako bitxiak edota bonboiak saltzen aritu ziren ikasleak.

Baserriko elikagaiak, herri askotatik etorritako artisauen lanak, animaliak eta beste hainbat bitxikeria ikusteko aukera izan zuten han batutakoek.

Txorimalo lehiaketa eta tailerrak

Urteroko txorimaloen lehiaketak aurten ere harrera ona izan du. Denera 25 txorimalo aurkeztu zituzten lehiaketara Eskoriatzako gaztetxoek.

Tailerrak ere izan ziren, gaztetxoenendako. Herriko plazan, pilotak egiten edota aurpegiak margotzen aritu ziren. Leku berean txahala erre zuten eta iluntze aldera dastatzeko aukera izan zen.

Azokaren sari ematea

Eguerdian, Arizmendi Ikastola aurrean euskal dantzak egin zituzten gaztetxoek eta ondoren sari banaketa hasi zuten. Baserritarren saria Apotzagako baserritarrendako izan zen, Mertxe Alberdi buru zutela. Artisauen saria Jabier Etxebarrieta Patas-ek jaso zuen eta herritik kanpoko postu politenaren saria, berriz, Roman Aduriz oiartzuarrak eraman zuen.

Ondoren, herri bazkaria egin zuten pilotalekuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak