Iraia Artzamendik lumatxoz margotutako lanak ikusgai egongo dira Ibarraundin

Usoa Agirre 2006ko mai. 26a, 12:35

Eskoitza izeneko erakusketa ipiniko du Iraia Artzamendik Eskoriatzako Ibarraundi museoan. Maiatzaren 28tik ekainaren 18ra bitartean egongo da zabalik. Artzamendik Eskoriatzako bazterrak marraztu ditu lumatxoz.

Hauts Urdina etxeak Quercus ilex arte bildumako liburuxka batean jaso ditu lan horiek, egileari egindako elkarrizketa batekin batera.

Aurkezpena, igandean

Erakusketaren aurkezpen ekitaldia maiatzaren 28an, igandea, egingo da eguerdiko 13:15ean. Bertan parte hartuko dute Iraia Artzamendi berak, Andoni Salamero olerkariak eta Koldo Goitia eta Iñaki Bastarrika artezaleek. Azken bi hauek bultzatu dute Eskoitza liburutxoaren argitalpena.

Koldo Goitiak marrazki bat eginez, marrazteko prozesua agertuko du. Aurkezpena musikaz lagunduta egingo da, Amaia Arzamendi biolin-joleak, Isabella Blezien piano-jole poloniarrak eta Olatz Amozarrain zeharkako txirula joleak lagunduta. Azuzena Zitoryk egingo du ongietorria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak