Ez dituzte onartuko neurriz kanpoko kontsumoa edo jarrera sexistak bultzatzen dituzten esaldiak. 13 urtetik gorako eskoriatzarrek esku hartu ahal izango dute baldin eta hiru eta bost lagun bitarteko taldeak sortzen badituzte. Esaldi bat baino gehiago aurkez ditzakete.
Horma-irudia eta pegatinak
Esaldiak ekainaren 4a aurretik eraman beharko dira udaletxera edo kultura etxera. Esaldi onena plazako horma-irudi baten jarriko dute eta beste batzuk pegatinetan.
Sariak afari bat eta 50 euro izango dira, hurrenez hurren.