Alokairuko 16 etxebizitza inauguratu dituzte

Iker Barandiaran 2006ko maiatzaren 17a

Intxaurtxueta auzoan egin dituzten alokairuko 16 etxebizitza inauguratu dituzte. Ekitaldian Jaurlaritzako Etxebizitza sailburu Javier Madrazo eta Eskoriatzako alkate Juan Carlos Bengoa izan dira.

Jaurlaritzako eta Udaleko ordezkariek eman dizkiete giltzak eta kontratuak alokairuko etxebizitza egokitu zaien herritarrei.

Etxebizitzek 70 eta 89 metro koadro bitartean dituzte, eta dagoeneko, xehetasun txiki batzuk faltan, bizitzera sartzeko moduan daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak