San Pedro jaietako egitarau azala aukeratzeko lehiaketa

Maider Arregi 2006ko mai. 17a, 12:44
Kartelak udaletxera nahiz kultur etxera eraman beharko dira 2006ko ekainaren 6ko 13:00ak baino lehen. Irabazleak 300 euroko saria jasoko du. Lehiaketa honetan edozein pertsonak har dezake parte, inolako mugarik gabe.

Oinarriak

Oinarriak

1.- Egileak kontuan izan behar du aukeratutako irudia jaietako egitarauaren azalean erabiliko dela. Jai egitarauaren neurria, 21 x 10 cm denez, aurkeztutako kartelak neurri hori eduki beharko du.

2.- Teknika librea izango da.

3.- Kartelek derrigorrez testu hau izan beharko dute: 2006ko SAN PEDRO JAIAK ESKORIATZA. Ekainak 28, 29 eta 30, Uztailak 1

4.- Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin ahal izango da.

5.- Kartelak egilearen izenik gabe aurkeztu behar dira, atzeko aldean lema bat dutela. Horrekin batera, sobre itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko dira.

6.- Epaimahaia nortzuk osatzen duten jakinaraziko da erabakia ezagutzera ematen den egun berean.

7.- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.

8.- Saritzen den lana Udalaren esku gelditzen da eta berak izango du kaleratzeko eskubidea.

9.- Saritu gabe geratu diren lanak erakusketaren azkeneko egunetik hasi eta 30 egun amaitu ondoren egileek jaso ez badituzte, aintzakotzat hartzen ez dituztela ulertuko da eta Udalak erabaki ahal izango du haiekin zer egin. Kasu horretan ez da erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik onartuko.

10.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla esan nahi du. Antolatzaileek, lehiaketaren onerako beharrezkoa dela ikusiz gero, egoki iruditzen zaizkien aldaketak egin ahal izango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak