San Isidro egunerako berritu dute Aingeru Guarda ermita

Goiena 2006ko mai. 17a, 14:12
Herrian zeresan handia izan duen Aingeru Guarda ermita zeharo berritu dute eta badirudi Udalak eta herritarrek erabiltzeko asmoa dutela. Hain zuzen ere, hori lortzeko herriko hainbat erretiratuk lan handia egin behar izan dute, eta jarri zuten helburua bete dute: San Isidro egunerako ermita berrituta egotea.

Otsailaren hasieran herriko lauzpabost lagunek udaletxera jo zuten ermitaren egoerarekin kezkatuta. Udalak laguntza eskaini zien eta lanean jarri ziren: ermitaren egoera aztertu, aurrekontuak eskatu, herritarrei laguntza eskatu... Bestalde, Udalak, agindu zien Aldundiarekin ere harremanetan jarriko zela laguntza eskatzeko.

Lanek 22 mila euro inguruko aurrekontua izan dute, eta besteak beste honako lanak egin behar izan dituzte:

  • oholak eta teilak aldatu,
  • eraikina barrutik eta kanpotik margotu...
  • santuen irudiak Aretxabaletako mojetara eraman zituzten, eta haiek arduratu dira irudiak konpondu eta margotzeaz.

Berdegunea eta iturria

Udalak asmoa dauka ermitaren inguruan berdegunea, iturria eta mahaiak jartzeko. Hala erabaki zuten orain dela hilabete batzuk, eta seguruenik aurrekontuetan sartuko dute horretarako diru-partida. Azken orduko aldaketarik ez badago, berehala Udaleko langileak lurra landatzen hasiko dira eta aisialdi gune hori uztailerako bukatuta egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak