"Lokaletako Hotsak" izeneko bilduma horretan Klineks, Arianrod eta Lukas Prest musika taldeek esku hartu dute.
Diskoa kaleratzearekin bat, Udaleko Gazteria Zerbitzua eta musikariak eurak elkarlanean egindako emaitza zelan aurkeztu aztertzen ibili ziren. Azkenean, musikari gazteek egindako diskoa denez, kontzertuez gain, egitarau zabalagoa antolatu eta Gazte Eguna egitea erabaki zuten.
Gazte Egunaren egitaraua:
- 11:00 Etxafuegoen jaurtiketa.
- 12:00 Txalapartarien ekitaldia herriko plazan.
- 12:00 Graffiti erakustaldia herriko plazan.
- 12:30 Trikitilariekin alaitutako kalejira.
- 13:00 Capoeira emanaldia herriko plazan.
- 12:30 Trikitilarien laguntzarekin alaitutako kalejira.
- 13:00 Capoeira emanaldia herriko plazan.
- 15:00 Gazte bazkaria herriko plazan. Horren ostean, bertsolariek ekitaldia egingo dute. Bazkariko txartelak 15 eurotan salgai daude Inkernu eta Aldatz tabernetan.
- 18:30 Kale animazioa.
- 22:00 Rock kontzertua herriko plazan Klineks, Arianrod eta Lukas Prest taldeekin.