Maiatzaren 19ra arte aztertu ahalko dute informazio hori herritarrek eta iradokizunak edo ekarpenak egin ahal izango dituzte. Horren ostean, udalbatzarrak hasierako onarpena egingo dio maiatzeko osoko bilkuran. Orduan zabalduko dute bi hilabeteko epea alegazio ofizialak egiteko.
Auzo-bideen inbentarioa egiteko premia aspaldikoa da eta Tomas Madinabeitia eskoriatzarrari eman zion Udalak lan hori. Iaz egin zuen lana Madinabeitiak eta jendaurrean jarri zuten. Auzotarren eskariari jarraituz, hainbat aldaketa egin dizkiote hasierako inbentarioari.