Auzo Batza ekarteak bat egin du A-1 autobideak kaltetzen dituen elkarteak egindako eskaerekin

Maider Arregi 2006ko api. 26a, 13:04
Auzo Batza, Eskoriatzako zortzi auzotako bizilagunen elkartea da. Auzo Batza elkarteak azpimarratu du ez dagoela autobidearen kontra, baina bai agintariek gai hau kudeatzeko duten jarreraren aurka.

Auzo Batza elkarteak A-1 autobideak kaltetutakoen elkarteak martxoaren 28an bidalitako prentsa oharrarekin bat egin du. Honela adierazi dute:

  • "Prozesuari jarraipena egiten diogu eta behin eta berriz adierazi dugu elkarlanerako borondatea, baina zenbait unetan aldeko erantzunak jaso arren, baztarkeria eta boterearen indarkeria dira nagusi."
  • "Ez dugu egindako eskaeren erantzunik jasotzen eta horren ordez herritarron kontrako jarrera publikoak jasotzen ditugu."
  • "Auzo Batzako ordezkariok, Agenda 21 oraindik formalki ezarri gabe egon arren bi urte daramatzagu programak proposatzen duen filosofiarekin lanean eta ondorioa honakoa da: denak funtzionatzen duela iritzi kontrajarririk ez den bitartean eta eztabaida sortzen denean boteredunak bere irizpideak inposatzen dituela."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak